Actualidad

Estar al tanto de lo que acontece tanto en nuestro entorno más próximo como en la globalidad de nuestro planeta, es crucial para avanzar hacia un desarrollo más sostenible.

Actualidad

Urdaibai Biosfera Erreserbak martxan jarri du Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua

06/02/2019

Urdaibai Biosfera Erreserbak martxan jarri du Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua, Urremendi Landa Garapeneko Elkartearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren eskutik. Euskadin urrats hori egin duen lehen espazio babestua izan da.

Gutuna Europa mailako ziurtagiri bat da, eta EUROPARC Federazioak ematen du. Europa osoko erakunde horrek kontinenteko 39 herrialdetako ingurumen-balio handieneko parkeak biltzen ditu. Gutunaren oinarria lurralde bateko turismo-garapenean inplikatutako eragileen konpromisoa eta borondatezko hitzarmena da, turismo jasangarriaren aldeko estrategia eta ekintza-plan lokal bat gauzatzeko.

Ziurtagiri hori lortzeko bideari ekin diogu, eta horren aurkezpena egiteko jardunaldi informatibo bat antolatu dugu Busturiko Madariaga dorretxean. Topaketan izango dira, besteak beste, Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatua: Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea; Isabel Muela, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; eta Ibon Legarza, Urremendiko presidentea. Ekitaldia Urdaibai Biosfera Erreserban eta Busturialdean turismo jasangarriarekin lotura duten erakunde publiko zein pribatu guztiei zuzendutakoa da. Bertan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna aurkeztuko da eta atxikimendurako aplikazio-faseak eta funtzionamenduaren egitura azalduko dira. Jardunaldian, halaber, Europako Gutuna kontuan hartuta turismoaren diagnostikoa egiteko prozesua azalduko da.

IHOBE