Ikastaroaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitu ahal izateko
Honako hau Campus Ocean egitasmoak antolatzen duen mugaz gaindiko bigarren Uda Ikastaroa da, Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk beren bikaintasun ekimenen bidez (IdEx Bordeaux eta Euskampus) bultzatzen duten Bordeaux-Euskampus campusaren proiektu estrategikoetako bat.
Campus Ocean bi unibertsitateen prestakuntza, ikerketa eta transferentzia gaitasunak mobilizatzeko apustu bat da, arreta berezia jarriz ozeanoen balorizazio eta jasangarritasunari lotutako misioetan. Era berean, unibertsitate zutabe bat da, Ocean Expériences espezializazio adimenduneko lurralde estrategiaren esparruan, Akitania Berriko Euskal Hirigune Elkargoaren Sud Pays Basque Lurralde Poloa lider duena, action sports eta ur jarduerei lotutako mugaz gaindiko berrikuntza ekosistemarekin batera garatua.
Ikerketa, prestakuntza eta esku hartze arloetako desafioak orientatzeko helburuz, Campus Ocean-ek lau atal bereizi ditu: a) ozeanoa baliabide gisa, b) ozeanoa arriskuan, c) ozeanoa arrisku iturri gisa, eta d) ozeanoa joko zelai gisa.
Uda ikastaro honek “ozeanoa arrisku iturri gisa” atalari erreparatzen dio, bi ardatz harturik: a) Uraren kalitatea eta plastikoak eragindako kutsadura, eta b) Segurtasun arazoak (prebentzioa, esku hartzea, arreta), Euskadi-Akitaniako itsasertzean egiten diren kirol, aisia eta osasun jarduerei loturikoak.