Eman izena!
Falta direnak …

2019/06/08 09:00:00

Izen ematea

Jarraian, ekainaren 8an egingo den garbiketan laguntzeko oinezko zonak ikusiko dituzu. Aukera ezazu zure zona. Egiazta ezazu plaza libreak daudela oraindik eta eman izena.

Boluntario guztiek kamiseta bat jasoko dute garbiketa lanetan erabiltzeko. Gainera, garbiketa jardunaldia amaitutakoan, eskerrak emateko Ekoetxea Urdaibain eskainiko den herri bazkari batera (marmitakoa) gonbidatuko dira.

Zona bakoitzean informazio eta kontrol gune bat jarriko da. Han, boluntarioek garbiketa lanak egin ahal izateko argibideak eta materiala jasoko dituzte

Zona bakoitza etiketatuta dago, sarbidearen zailtasun mailaren arabera:

null

Gorria / Zaila

null

Horia / Normala

null

Berdea / Erraza

Izen ematea formalizatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure datuak eta aukeratutako zona berresteko. Ekitaldia egin baino bost egun lehenago, beste mezu bat jasoko duzu, topaguneari, sarbideari, garraioari eta eguna igarotzeko gomendio orokorrei buruzko informazioarekin.

Dagoeneko ezin da izena eman, leku guztiak beteta daude.

Nahi baduzu, 13:00etatik aurrera Ekoetxea Urdaibaira joan zaitezke, kontsultatu agenda.