Ekimena
Ez dago soluzio magikorik itsasertzean utzitako plastikozko hondakinen mehatxu global eta lokalerako, baina egon badaude alda daitezkeen eguneroko ohiturak soluzioaren parte izateko.
Izan zaitez soluzioaren parte!
Zertan datza?
Eskualde horretako hondakinen kantitatea nabarmen murrizteaz gain, jardunaldiak aukera emango du itsasertzean utzitako hondakinek, batik bat plastikoek, eragindako arazo global eta lokalari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko.
Asmoa da informazioa partekatzea eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako sektore sozial guztiak tartean sartzea eta kontzientziatzea.
.
Noiz
2019ko Ekainaren 8a
9:30 – 21:00
Helburuak
01
ITSASERTZA GARBITZEA
Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hainbat puntutan hondakin asko metatu direla antzeman da. Itsasertz garbiagoa edukitzeak, paisaia ederrago eta garbiagoak edukitzen laguntzeaz gain, hainbat eta hainbat animalia eta landare espezieren habitat eta babesleku diren eremu jakin batzuen egoera hobetzen lagunduko du.
02
KONTSUMO JASANGARRIAREN OHITUREI BURUZ SENSIBILIZATZEA
Plastikoa existitzen den material erabilgarri eta moldakorrena da. Masiboki erabiltzearen ondorioz, ordea, hainbat arazo sortzen ari da itsaso eta ozeanoetan; horietan amaitzen baitute plastiko asko eta askok. Plastiko kutsaduraren arazoa konpontzeko, gure kontsumo ohiturak sakon berrikusi behar dira. Berdin-berdin bizi gaitezke plastiko gutxiago erabilita.
03
HERRITARREN EKINTZA
Itsasertza sakon garbitu ahal izateko, garrantzitsua da Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarekin konpromisoa duten pertsona, kolektibo, elkarte eta erakunde guztien lankidetza izatea.
Esku-hartzeko zonak
Jarduera eremua 14 zatitan banatu da:
A Zona. Gaztelugatxe
B Zona. Matxitxako-Tonpoi
C Zona. Bermeoko portua
D Zona. Mundaka
E Zona. Sukarrieta-Busturia
F Zona. Busturia
G Zona. San Kristobal
H Zona. Urbieta-Itsasadarra
I Zona. Ubidea
J Zona. Solabe-Laida
K Zona. Laga
L Zona. Elantxobe
M Zona. Itsasoa
Zona N. Urdaibai Bird Center
Zati desberdinetan garbiketa oinez, uraren gainean edo urpean egingo da.
01
OINEZKO EREMUAK
Marea mailaren gaineko eta marearteko zonetara oinez iritsiko da. Oinezko ibilbideak itsasertzean.
PARTE HARTZAILEAK
Hondakinak biltzen boluntarioki parte hartu nahi duen edonor.
MODALITATEAK
OINEZKO BILKETA
Oinezko miaketak egingo dira; boluntario bakoitzak topatzen dituen hondakinak jasoko ditu.
MIKROPLASTIKOAK
Hareatzan zehaztutako zonetan mikroplastikoak biltzea, hondarra iragazteko hainbat metodoren bitartez.
02
URAREN GAINEAN
Itsasontzietan, piraguetan eta paddle surfeko tauletan ibiliko dira eremu horietan barrena.
PARTE HARTZAILEAK
Federatutako klubak eta itsas elkarteak, antolakuntzak zuzenean kudeatuak
03
URPEAN
Eremu horietan urpekariak soilik ibiliko dira apnean eta botilekin, -12 metroraino.
PARTE HARTZAILEAK
Federatutako urpekaritza klubak, antolakuntzak zuzenean kudeatuak.
Ikusi garbitzeko zona
Nola joango naiz?
Jardunaldi hori ekitaldi jasangarria da eta Erronka Garbia ziurtagiria dauka.
Horregatik, komeni da boluntarioek garraio publikoa erabiltzea (Bizkaibus eta Euskotren) Bermeo eta Gernika-Lumoko topaguneetara joateko. Era berean, antolakuntzak garraio publikoko sistema bat ezarri du jardunaldi osoan parte hartzaileek joan-etorri kolektiboak egin ditzaten.
Geltokiak eta ordutegiak kontsultatu
Aparkalekua
Ezin izango da norberaren kotxean Ekoetxea Urdaibaiko aparkalekura sartu. Horregatik, antolatzaileek aparkalekua gaituko dute jardueretan parte hartuko duten boluntario eta parte hartzaileentzat Sukarrietako udalekuen parean, Busturiko Itsasbegi tren geltokiaren alboan. Antolatzaileek joan-etorriko autobusak jarriko dituzte parte hartzaileen esku, Euskotreneko Itsasbegi, Axpe eta San Kristobal geltokietatik Ekoetxea Urdaibaira joan ahal izateko.
Bilketa guneetara joatea
Izena eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu behar dituzun datu guztiekin. Besteak beste, bilketa gune guztietara joateko antolakuntzak eskainiko dituen garraiobideei buruzko informazioa jasoko duzu.