Azken berriak

Gugandik hurbil nahiz, oro har, gure planetan gertatzen denaren jakinaren gainean egotea erabakigarria da garapen jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Azken berriak

Athletic Club Urdaibai garbitzeko ekimenarekin bat

06/11/2019

Gaur, ekainak 8, Aitor Elizegi presidenteak, Genuine taldeak, Fundazioko boluntarioek eta Klubeko langileek Athletic Clubek Urdaibaiko itsasertzeko hondakinak beste 2.500 boluntario eta 300 urpekarirekin batera garbitzera bidalitako ordezkaritza osatu dute.

Bide batez aipatu Athletic Club Fundazioa Zero Plastiko Urdaibai ekimenaren erakunde babesleetako bat dela. Urdaibai Biosferaren Erreserbaren itsasertza eta Gaztelugatxeko Doianeko Biotopo Babestua garbitzeaz gain ozeano eta itsasoetako plastikoen arazoari buruz kontzientziatzea helburu duen jardunaldiak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bidez, Bermeoko Izaro Sub urpekaritza-kluba eta Bizkaiko Foru Aldundia dira ekimenaren sustatzaileak.

Athletic Club