Azken berriak

Gugandik hurbil nahiz, oro har, gure planetan gertatzen denaren jakinaren gainean egotea erabakigarria da garapen jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Azken berriak

Plastikozko urpeko mendia

06/12/2019

Goiz-goizetik aritu dira lanean urpekariak, Bermeoko portutik (Bizkaia) hondakinak ateratzen: hodiak, zabor poltsak, auto baten bateria elektrikoa, metalezko hesiak… «Iaz, auto bat aurkitu genuen osorik hemen», esan du David Zelaa Gasteizko Urpeko taldeko kideak. «Udaltzainei jakinarazi genien, eta haiek hartu zuten horren ardura. Antza denez, lapurtua zen».

Zero Plastiko Urdaibai izeneko ekitaldi bat egin dute Bizkaiko Urdaibai eskualdean, batez ere kostaldean —hogei kilometro inguru dira—. Helburua: plastikoa kentzea. Eta ez hori bakarrik: «Garbitzeaz harago, gure xedea da herritarrak kontzientziatzea», esan du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak. «Biltzea garrantzitsua da, baina askoz garrantzitsuagoa da ez botatzea».

Berria