Azken berriak

Gugandik hurbil nahiz, oro har, gure planetan gertatzen denaren jakinaren gainean egotea erabakigarria da garapen jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Azken berriak

I Curso de Formación de Guías-Intérpretes del Patrimonio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai 2019

01/18/2019

Batzorde honen lehenbiziko ekintza, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Urdaibai Biosfera Erreserbako (UBE) Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019 aurkezten da, 1993. urtean Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare interprete-gidari formazio-ekimenaren ondoren.

Ikastaroak helburu du publikoaren aurreko UBE-ko ondarearen interpretazioaren erabilera zuzena sustatzea. Horretarako, interpretazio-teknikak irakatsiko dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondare naturala eta kulturala erabiltzen duten pertsonak, entitateak, enpresak ahalik eta formaziorik hoberena izan dezaten. Ikastaroa osotuko da ondare naturala eta kulturalaren aspektu konkretuen deskribapenarekin. UBE-ko hainbat interpretazio-ekipamendu bisitatu eta aztertu egingo dira.

Urdaibai Biosfera Erreserbak helburu du, beste batzuen artean, garapen iraunkorraren inguruan ikasteko eta erakusteko tokia izatea. Testuinguru horretan, ezinbestekoa kontsideratzen da bere ondarea ezagutaraztea, bisitariei eta baita bertokoei ere. Horretarako, interpretazio-zentruak, museoak, aztarnategi arkeologiko interpretatuak, baserri-eskolak, agroturismoak edo turismo-bulegoak ditugu, beste hainbaten artean. Halaere, ezinbestekoa ere bada gure interprete-gidariak gaitzea iraunkortasunaren kontzeptua eta eskuragarri diren teknika hoberenak erabili eta barreiatu ditzaten.

IHOBE